Harremanetarako

Deitu eta galdetu noiz dagoen libre: 943834549 / 659215392

  • Euskera
  • Euskera
pollos_e
 

Ibarrolabekoan, Euskal Herriko espezie autoktonoak hazten eta zaintzen ditugu. Eskaerak artatzen ditugu.

Gure animaliak inguru pribilegiatuan jaiotzen, hazten eta bizitzen dira; eta gure arreta osoa ematen diegu beraien garapeneko fase guztietan. Hori dela-eta, lehenengo saria lortu dugu Euskal arraza kapoi-lehiaketan, Zumarragako Santa Luzia Azokan.

Premio

Enkargu bidez saltzen ditugu gure oilo eta kapoiak. Telefono hauetara deitu: 943834549 eta  659215392; ahal bezain lasterren artatuko dugu zure eskaera.

 

EUSKAL OILOA hegazti-arrazari buruzko araudia

Gure espezie autoktonoetako (Euskal Oiloa espezieetako) kapoiak hazten eta merkaturatzen ditugu. Euskal Oiloak elkarteko kide gara, eta gogotsu parte hartzen dugu barietate horiek genetikoki hobetzeko lanean. Gure dedikazio eta ikerketa-lanari esker, sari ugari jaso ditugu hainbat azoka eta txapelketatan.

Kapoiek onura ugari ekartzen dizkigute; hala nola, kalitate bikaineko haragia lortzen dugu. Izan ere, oilaskoek ez bezala, kapoiek ez dute sexu-hormonarik organismoan; eta, horrela, haragia gehiago koipeztatzen denez, askoz haragi xamurragoa lortzen dugu.

Nuestros capones son cocinados y preparados por los mejores cocineros de Euskalerria pues conocen sus vitudes tanto biológicas como gastronómicas. Podrás encontrar capones de Ibarrola Bekoa en las más renombradas Sociedades o en las cartas de los mejores restautantes de Euskadi.

Euskal Herriko sukaldari onenek prestatzen dituzte gure kapoiak, bai baitakite zer-nolako dohain biologiko eta gastronomikoak dituzten. Euskadiko sozietate ospetsuenetan edota jatetxe onenetan aurkituko dituzu Ibarrola Bekoako kapoiak.

 

Marradunak

 

Barietate honen lumajearen ezaugarri nagusia da nahastuta dituela marra zuriak eta Gorrian deskribatutako koloreak

Beste efektu aipagarri bat: bai gaztaina-koloreko tonu guztiak, baita kolore beltzekoak ere, argitu egiten dira. Hemen, azpikolorea marfila da.


Oiloaren marrak lausoagoak dira, nahiz eta hobe den ahalik eta markatuen egotea.


ikusi argazkiak +

Zilarrak

 

Bai oilarraren bai oiloaren lumajea Gorria bariatearenaren berbera da, baina kolorean aldaketatxo bat eginda: tonu gorrien eta gaztaina-kolorekoen ordez, zuria du honek. Gune beltzak, ordea, berdinak dira.

Lepoan, nabarmentzekoa da tonu laranjatua; are gehiago, baina, oilarrengan. Lepoaren azken zatian, lumen puntak beltzak dira; eta, isatsean ere, lema-lumak beltzak edo nagusiki beltzak dira


ikusi argazkiak +

Lepasoilak

 

Ez daukate lumarik lepoan, sorbaldetan, papoan, izterren barrualdean eta sabelandearen alboetan

Paparrean, lumazko bi ilara daude, bularrezurraren albo banatan.

Gorputzeko gainerako zatietako lumajearen kolorazioa bat dator Gorria barietatearenarekin.

Azala gorri-gorria da lepo osoan eta papoaren zati batean.


ikusi argazkiak +
Gorriak y Beltzak

 

Beltzak

Oilarren eta oiloen lumajea erabat beltza da, eta distira berde-urdinxkak ditu. Hala ere, oilarrek era horretako distira gehiago dituzte.

Gorriak

Bizkarra eta litsa gorri laranjatuak dira; eta gainerako lumajea baino nabarmenago ikusten dira, beraien distira dela-eta. Bizkarraren azken zatian, lumen erdian, lantza-punta beltza daukate.

ikusi argazkiak +
lkhklj lh
  • 2012 DSC9377
  • 2012 DSC9597
  • 2012 DSC9705
  • 2012 DSC9719
  • 2012 DSC9722
  • 2012 DSC9752
  • 2012 DSC9777
  • 2012 DSC9822